Elikadura eskubideari buruzko Nazioarteko Topaketak

Elkartrukerako, eztabaidarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat sortu nahi dugu, hainbat sektoretako erreferentziazko eragileekin, nutriziorako eta elikadurarako eskubideari buruzko eztabaida publikoa erabaki-guneetara zabaltzeko eta, oro har, gizarteratzeko.

Topaketan lurralde ezberdinetako gizarte eta nekazal erakundeek, gizarte eragileek eta instituzio ezberdinek hartuko dute parte. Era berean, kolektibo zaurgarrien ordezkariak ere bertan izango dira, eskubideen titular gisa; eta ordezkari politiko-instituzionalak, Elikadurarako Eskubidea bermatzeko betebeharren titular gisa.

 

JARDUNALDIEN METODOLOGIA

Hasierako hitzaldiak

Harira joan aurretik, eztabaida eta tailerrei zein marko eta posiziotatik helduko diegun partekatu nahi dugu denekin. Hainbat herrialdetako Elikadura Eskubidearen eta Elikadura Burujabetzaren defentsan eskarmentu handiko pertsonak eta militanteak izango ditugu hainbat gunetan.

Sektorekako Tailerrak

Gure parekoekin elkartuko gara (lehen sektorea, esku-hartze sozialeko hirugarren sektorea, akademia, mugimendu sozialak, etab.) ideiak, proposamenak, zalantzak, beldurrak eta ametsak eztabaidatzeko eta partekatzeko.

Gurutzatutako elkarrizketak

Beste batzuekin partekatzeko, aliatu potentzialekin alternatibak eraikitzeko, zer proposatzen duten jakiteko eta denen artean zerbait handiagoa egiteko aukerak aztertzeko txanda da.

FAQ

Non har dezaket ostatu?

Ez dugu baliabiderik jardunaldietara kanpotik datozenen ostatua babesteko, baina aukera onenak bilatuz lagunduko zaituztegu!
Idatz iezaguzu info@elikatualajan.net helbidera.

Nola bermatuko da hizkuntza eskubidea?

Bizilurrek konpromisoa hartzen du pertsona guztien hizkuntz eskubideekin, eta, horretarako, aldi bereko itzulpengintza eta interpretazioa izango ditugu Ingelesa, Gaztelania eta Euskara hizkuntzetan.

Zaintza zerbitzurik egongo da?

Umeak zaintzeko zerbitzua behar baduzu, adieraz ezazu izen-emate formularioan eta horretarako baliabideak jarriko ditugu.

Nola hel naiteke garraio publikoarekin?

Bilbobus: A5 eta 62. Geralekua: Mazarredo 3

Metro: Moyua edo Abando geltokiak

"15. artikulua elikadura eta nutrizio egokirako eskubidearen kontzeptu garaikidetik ateratzen da. Honela defini daiteke: goserik eta malnutriziorik ez izateko eskubidea, bakarrik edo komunitatean. Une oro elikadura egokia (kalitatez eta kantitatez), nutritiboki eta kulturalki onargarria edo hura lortzeko bitartekoak izateko eskubidea, modu jasangarrian eta duintasunez, garapen fisiko, emozional eta intelektualaren ahalik eta mailarik handiena bermatuz. Gainera, dimentsio horiek guztiak ezin dira bereizi nutrizio-ongizatetik eta osasunetik, eta elikadura burujabetzaren, genero berdintasunaren eta emakumeen eskubidearen esparruetan interpretatu behar dira."

UNDROP-Nazio Batuen Adierazpena, Nekazarien eta Landa Eremuetan Lan egiten duten Beste Pertsonen Eskubideei buruzkoa

Kontaktua

Edozein zalantza baduzu,

idatz iezaguzu!

San Frantzisko-ko Udaltegia

Mariaren bihotzaren plaza z/g 48003 Bilbao

Bilbo, Euskal Herria

 

Bizilur-i buruz

Bizilur – Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Elkartea elkarte asanblearioa gara. Argi dugu pertsonok eta herriek pairatzen ditugun pobreziaren, desberdintasunen eta zapalkuntzen arrazoiak bizi dugun menderatze anizkoitzaren sisteman daudela: neoliberala, inperialista eta heteropatriarkala.

Gure ustez, gizarte-mugimenduak subjektu gai eta legitimoak dira sistema horri aurre egiteko, beste bizi-eredu batzuk, antikapitalistak, errespetuzkoak, emantzipatuak, bizigarriak, eraikitzen dituzten alternatibak hausnartu, salatu eta abian jarriz.

Duela 15 urtetik hona, proposamen horiek errealitate bakoitzean sakontzen eta itzultzen dituzten Euskal Herriko eta nazioarteko gizarte-mugimenduek laguntzen ditugu. Bizitza eta bere iraunkortasuna erdigunean jartzen duten prozesuak bultzatzen ditugu. Eta bizitzaren erdian, elikadura.

 

Crea tu propia página web con Webador